Siadeco

Informaziotik ezagutzara,
eta ezagutzatik ekintzetara


ZERBITZUAK

Informazioa jaso eta aztertu egiten dugu Siadecon, errealitatea interpretatzeko eta arazo emergenteei irtenbideak bilatzeko helburuarekin. Hortik abiatuta, askotariko zerbitzuak eramaten ditugu aurrera: diagnostikoak, plan estrategikoak, programen eta politika publikoen ebaluazioak edo aholkularitza-lanak entitateei eta erakundeei. Proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera, hoberen egokitzen zaizkion metodologia eta teknika zehatzak hautatzen ditugu.


MetodologIa eta Teknika

Metodologia


metodologia

Metodo zientifikoan oinarritzen dugu gure lana, betiere, proiektuaren beharren arabera egokituz. Zorrotzak gara lan horretan, baina malgutasunez jokatzen dugu. Gainera, ahalik eta orekarik handiena bilatzen dugu bideratutako baliabideen eta lortutako emaitzen artean. Proiektuaren arabera, ikerketa-mota ezberdinak egiten ditugu:

  • Kuantitatiboak: datu numerikoetan-neurgarrietan eta azterketa estatistikoetan oinarrituak.
  • Kualitatiboak: edukien azterketan oinarrituak; neurtzea baino, errealitate soziala sakontasunez interpretatzea dute xede.
  • Mistoak: aurreko biak uztartuz.

Teknikak


Informazioa, zuzena zein zeharkakoa, da gure lehengai nagusia. Informazio zuzena jasotzen, tratatzen, ustiatzen eta aztertzen adituak gara Siadecon. Horretarako, teknika ezberdinak erabiltzen ditugu:

  • Inkestak
  • Banakako elkarrizketa sakonak
  • Talde-dinamikak
  • Partaidetza-bilerak
  • Behaketa zuzena

Bestelako teknikak ere aplikatzen ditugu, besteak beste, ikerketa dokumentalak edo parte-hartzearekin edo dinamizazioarekin lotutako lanak egiteko.

tecnicas

Gaiak eta lan-motak


Oso zabala da gure lan-esparrua, gizarteak unean-unean dituen beharretara eta kezketara egokitzen baikara. Siadecok bere ibilbide luzean zehar landu dituen proiektuak lau eremu tematiko handitan sailka daitezke. Horietako bakoitzean, azken urteetako ohiko lan-motak nabarmendu ditugu:

Sozioekonomia eta garapen iraunkorra
  • Jarduera-adar desberdinetako ikerketak eta plangintza sozioekonomikoak (merkataritza, turismoa, lehen sektorea, industria…).
  • Enplegu-planak eta lan-merkatuaren azterketak.
  • Mugikortasunari eta ingurugiroari buruzko ikerketak.
  • Energia-trantsizioari buruzko planak eta parte-hartze prozesuak.
  • Azpiegituren bideragarritasunari buruzko azterketak.
  • Tokiko eta komunitatearen garapenerako proiektuak.
Soziolinguistika eta hizkuntza-aniztasuna
  • Lurralde-eremu ezberdinetako proiektu soziolinguistikoak.
  • Erakunde publiko zein pribatuen hizkuntza-normalizaziorako azterketak eta planak.
  • Euskararen inguruko motibazioari, transmisioari, ikasketari eta erabilerari buruzko azterketak.
  • Hizkuntzen iraunkortasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren egoerari eta sustapenari buruzko lanak.
Kultura eta sormena
  • Kultur kontsumo-ohiturei buruzko ikerketak.
  • Ondareari buruzko lanak.
  • Arte, kultur eta sormen industriei buruzko azterketak.
  • Kirolaren eta aisialdiaren alorreko proiektuak.
Gizarte-ongizatea eta iritzi publikoa
  • Arreta soziosanitarioari edo haurrei eta gazteei buruzko ikerketak.
  • Genero-berdintasunari buruzko azterketak.
  • Zenbait kolektiborentzako baliabideen eta zerbitzuen beharrak antzematea eta ikertzea xede duten proiektuak.
  • Komunikazioaren eraginari buruzko ikerketak.
  • Herritarrek gaurkotasuneko gizarte-gaien inguruan dituzten iritziak eta pertzepzioak biltzeko eta baloratzeko azterketa soziologikoak eta landa-lanak.

Ezagutza sortuz eta partekatuz, irtenbideak ematea dugu xede