Informaziotik ezagutzara,
eta ezagutzatik ekintzetara
Gizarte-ikerketa aplikatuan adituak gara
Informazioa jaso egiten dugu Siadecon, gizartearen hainbat esparru aztertzeko, interpretatzeko eta horietan esku-hartzeko helburuarekin. Horretarako, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera moldatzen ditugu metodologia eta teknikak.
Metodo zientifikoan oinarritzen dugu gure lana, eta proiektuaren arabera moldatzeko malgutasunez jokatzen dugu. Beharrak kontuan hartuta, metodologia kuantitatiboak, kualitatiboak edo mistoak aplikatzen ditugu.
Informazio zuzena jasotzen espezialistak gara Siadecon, baita hura lantzen, ustiatzen eta aztertzen ere. Horretarako, ondorengo teknikak baliatzen ditugu, besteak beste: inkestak, elkarrizketa pertsonalak, talde-dinamikak…
Ondorengo arloak lantzen ditugu gure proiektuetan: sozioekonomia eta garapen iraunkorra, soziolinguistika eta hizkuntza-aniztasuna, kultura eta sormena, ongizatea eta gizarte-iritzia.
Siadeco S.Coop.L 1967an sortu zuen esparru ezberdinetan zebilen pertsona-talde batek. Behar komun bati erantzutea izan zuten xede: gero eta konplexuagoa zen errealitatea ziurtasunez interpretatzea eta irtenbideak bilatzea helburu, eremu sozialean eta ekonomikoan informazio operatiboa sortzeko beharrari, hain zuzen.
Hasierako bide horri jarraipena emanez, diziplina ezberdinetako pertsonek osatzen dugu gaur egungo lantaldea eta komunitatearekiko zerbitzura lanean dihardugu, testuinguru bakoitzeko errealitatera egokituz. Gainera, esku artean ditugun proiektuen arabera, profesional, entitate eta enpresa kolaboratzaile espezializatuekin elkarlanean aritzen gara.
Ezagutza sortuz eta partekatuz, irtenbideak ematea dugu xede