Aldizkaria
Berriak
Gasteizko aisialdi eta kirol esparruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko erakundeen mapa egin du Siadecok
2014-10-30
Proiektuan lantzen diren alderdi nagusiak ondorengoak dira:
- Erakundeetako zuzendaritzako kide, bazkide/kide, begirale, hezitzaile eta entrenatzaileen hizkuntza gaitasuna.
- Euskararen presentzia ikus-entzunezko paisaian, eta baita erakundeen barne- zein kanpo-komunikazioetan (idatzizko zein ahozkoetan).
- Euskararen egoera erakundeek antolatzen dituzten jarduera ezberdinetan.
- Euskararen sustapenarekiko jarrera: interesak, indarguneak, ahuleziak eta erronka nagusiak.
- Gasteizko Udalak euskara sustatzeko eskaini ahal dituen zerbitzuen inguruko erakundeen jarrera.