eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Identitatea

Enpresa

"1967tik ari gara Gizarte Ikerketa Aplikaturako lanean."

Siadeco (Sociedad de Investigación Aplicada para el Desarrollo Comunitario) Kooperatiba Mugatuan, arlo desberdinetarako egiten ditugu ikerketa, plangintza eta aholkularitza lanak: hirigintza soziala, sozio-ekonomia, soziolinguistika, formazioa, kultura, gizarte ongizatea, gazteria, genero berdintasuna, komunikazioa eta marketinga, garapen iraunkorra, gizarte iritzia eta merkatu ikerketak.

40 urte baino gehiago daramatzagu gizarte ikerketa aplikatuaren eremuan lanean. Gure ingurunean esperientzia handieneko enpresa gara eta, talde aitzindaria, sozioekonomia alorreko gertaera, joera eta arazo berriak ikertzen.

Objektibitatea, gure garantia.

Entitate guztiz independentea da gurea, gainerako enpresa, organismo edo erakunde guztiekiko eta horrek gure lanaren inpartzialtasuna eta objektibotasuna ziurtatzen du. Eskainitako zerbitzuen kontratuei esker soilik finantzatzen gara.

"Siadecoren sorrerako printzipioak, gaurkotasun handikoak dira guretzat."

Gizarte egonezin batek eraginda eta gizarte garapenerako funtzioarekin bat eginik, ibilbide profesional desberdineko pertsonen talde txiki bat elkartu zen 1967an; eremu ekonomiko eta sozialean informazio operatiboa sortzeko beharra ikusi zuena eta konplexutasun handia erakusten zuten errealitateen interpretazioa, diziplina desberdinetatik egitea lortu nahi zuena. Ondorioz "Sociedad de Investigación Aplicada para el Desarrollo Comunitario" (SIADECO) izeneko diziplina anitzeko taldea eratu zen, irabazi asmorik gabeko kooperatiba izaerarekin, hori baitzen zerbitzu espirituarekin bat eginez promotoreak gidatzen zituen formularik egokiena.

Siadecoren Sorrera Gutunean jasoak dauden identitate printzipioei leial eusten diegu:

  • Gure egitekoa, gizarte garapenaren zerbitzura dago beti.
  • Gizabidezko jokabidea dugu, bai barne funtzionamendurako eta baita proiektuetan aplikatutako metodologiarekiko ere.
  • Herritarren eta gizartearen lehen mailako interesei erantzuten dieten egitasmoak lehenesten ditugu.
  • Objektibotasuna ziurtatzen duen talde tekniko-zientifikoa eta independentea osatzen dugu.