eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Lan modua

Metodologia eta antolaketa

"Eraginkortasuna optimizatzen dugu."

Metodo zientifikoaren printzipioen arabera jarduten dugu; "berria" izango den zerbait deskubritzeko eta "berria" izango dena ulertzeak ekar ditzakeen onuretaz baliatzeko, ezinbestekoa gertatzen da, lan prozesuek planifikazio zehatza izatea, bat batekotasuna kontuan hartzea eta malgutasunez aplikatzeko aukera eskaintzea.

Plangintza fasean eta ikerlanaren hasierako diseinua idatzitakoan, egitasmoen irismena, helburuak, edukiak, metodologia, egikaritza epeak eta inbertitu beharreko baliabideak zehaztu ohi dira.

Bat batekotasun kontzeptuarekin ulertzen duguna zera da: prozedura metodologikoan sortu ohi direla egoerak, planteamenduak, lorpenak,… eta abar, aurrez diseinu fasean aurreikusi ezin direnak baina azken emaitza, lorpen edo arrakastari begira, giltzarriak izan daitezkeenak; beraz guzti horiek oso kontuan hartuz lan egiten dugu.

Malgutasun kontzeptuarekin adierazi nahi duguna da berriz, lanerako prozedura metodologikoa proiektu bakoitzak dituen egiazko beharren arabera egokituz jardutea oso garrantzitsua dela guretzat.

Gure lan prozesu guztiak eragikorkortasunik handienarekin aritzeko irizpideei jarraiki gidatutakoak izaten dira, erabilitako baliabide eta lortutako emaitzen arteko erlazioa optimizatzera iritsiz. Kudeaketa egokirako eredu propio bati jarraiki dihardugu.

"I+G+b gamako proiektuetarako, sormenik handieneko lan lerroa daukagu."

Gure lantaldeak berak burutzen ditu proiektuen lan fase eta eginkizun guztiak, bere osotasunean.

Gure enpresaren arlo funtzional nagusienak ondorengoak dira:

  • Ikerketa Zuzendaritza
  • Proiektuen Zuzendaritza.
  • Kudeaketa Zuzendaritza.
  • Ekoizpen kreatiboa.
  • Landa lanak eta informazio sistemak.
  • Datu oinarrien kudeaketa eta informazioaren ustiaketa nahiz analisia.
  • Administrazioa eta dokumentatze lanak.

Aztergaiaren eta bezeroaren beharren arabera egiten da beti garatu beharreko proiektuaren definizio eta mugaketa lana. Ikerketa aplikatuak ordea, Siadecon ulertzen dugun moduan, inoiz ez du amaierarik, ikerketaren bidetik beti jarraitu baitaiteke berrikuntza nahiz hobekuntzarako lanean. Horrexegatik dugu I+G+b gamako proiektuetarako, sormen maila handiko lan lerro propio bat.