eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

3. Standa: Soziolinguistika

Itzuli

Pertsona helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearen azterketa ekonomikoa

Urtea: 2007 - Bezeroa: HABE

Pertsona helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearen azterketa ekonomikoa

HABEk sustatuta, Helduen Euskalduntze eta Alfabetatze sektoreari buruz Siadeco enpresak egindako azterlan ekonomikoa da. Helburu nagusia, helduen euskalduntze eta alfabetatze sektoreak Euskal Autonomia Erkidego mailan duen jardueraren azterketa ekonomikoa egin eta euskara ikasleen euskaltegietako matrikula kostuak murriztu beharko balira, neurri horrek administrazio publikoaren aurrekontuetan izango lukeen eragina neurtzea izan da. Horrez gain, sektoreko eragileei kostuen bilakaerari buruzko informazioa eskaini eta finantziazio publikoaren igoera beharrik izan gabe, baliabideak optimizatu eta eraginkortasunez kudeatzeko aukerak aztertzeko bidea ere zabalik uzten du ikerlan honek. Ikerlanean landu eta jasotako atal nagusiak ondorengoak dira:

  • Ikerlanaren xedea eta lan-metodologia.
  • Marko juridikoa eta pedagogikoa.
  • Euskalduntze eta alfabetatze jardueraren datuak.
  • Egungo aurrekontuak eta finantziazio-sistema.
  • Finantziazio hipotesiak eta bideragarritasun azterketaren emaitzak

Bezeroaren webgunea bisitatu