eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

11. Standa: Gizarte Iritzia

Itzuli

Gipuzkoako lehen pulsometroaren diseinua eta garapena (Neurgi)

Urtea: 2004 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako lehen pulsometroaren diseinua eta garapena  (Neurgi)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Komunikazio eta Prospekziorako Zuzendaritza Nagusiak, etxez-etxeko inkestaren metodoa erabiliz, informazio kuantitatiboa biltzeko prozesua aurrera eramatea eskatu zion Siadecori. Horretarako, galdekizun egituratuaren bidez, 18 urte eta gehiagoko Gipuzkoako herritarren lagin adierazgarriaren iritzi-bilketa egitea planteatu zen.

Eskaera horri erantzunez, Siadecok txosten metodologiko bat sortu zuen, eta ondoren garatu, datu oinarria sortu, eta identitate korporatiboa eta bisuala eman zion laburpen grafikoa biltzen zuen txostena egin. Honela jaio zen NEURGI, Gipuzkoako pulsometroa.

Bezeroaren webgunea bisitatu