eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Hizkuntza Paisaiaren Laborategia

04-12-2007 - Auteur: SIADECO

Hizkuntza Paisaiaren Laborategia

Hizkuntz normalizaziorako esperientzia berrien Laborategia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntza eta Sustapen Zerbitzuak bultzatu eta Siadeco enpresak teknikoki diseinatu eta gidatutako proiektua da. Aldundiak berak sustatzen duen aholkularitza integralerako TEKNIKARI programaren barruan du tokia Laborategi honek. TEKNIKARI programaren barruan bideratutako lehen Laborategian ikertutako alderdiak, hizkuntza paisaiari buruzkoak izan dira.

Laborategi hau proiektu berritzailea izan da, udal teknikariek euren gertuko errealitatearekin harreman zuzena izan eta hizkuntzaren biziberritze prozesuetan garrantzitsuak diren gaien inguruan esperimentatzea lortu nahi izan baita; hori guztia, oinarri tekniko eta zientifikoetara lotuak egon diren irizpideei jarraiki lanean arituz gainera.
2005eko martxotik 2006ko ekainera bitartean aurrera eraman den TEKNIKARI programako lehen Laborategia, Hizkuntza Paisaiaren ingurukoa izan da. Hizkuntza paisaiak, hizkuntzari buruzko irudi eta jarreratan zuzenean eragiten du; paisaia horrek transmititu nahi duen mezuaren tratamendu estetiko, formal eta linguistikoek, ikus-entzunezko estimulu bat sorrarazten dute eta zentzumenen bidez, hizkuntzaren pertzepzioan eta hizkuntzarekiko motibazioetan izaten dute eragina.

Laborategiaren hasierako helburuak bat egin du azken emaitzarekin; esperimentatze dinamika bat sustatu eta bideratzea lortu baita eta prozesu hori bera da proiektuaren emaitza eta lorpen gisa kontsideratu beharrekoa. Hipotesi batzuk errealitatean testatzeko egindako ahaleginak eta esperimentazio prozesu batean parte hartzeak, esperientziarako ateak zabaltzea ekarri du (hipotesi desberdinak lantzea, neurketarako aldagaiak zehaztea, neurketarako zailtasunak ezagutzea, berrikuntzarako lan ildo berriak ikustea, ...) eta horixe izan da hain zuzen ere proiektu honen ondoriorik garrantzitsuena.

Laborategiko esperientzia hau, ondorengo 5 udalerri eta bertako udaletako euskara teknikarien parte hartzeari esker egin ahal izan da: Aretxabaleta, Arrasate, Errenteria, Legazpi eta Zumarraga.

http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/teknikari