eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Gazte Txartelaren baloraziorako azterketa kualitatiboa

15-09-2010

Gazte Txartelaren baloraziorako azterketa kualitatiboa
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren eskariz, Gazte Txartela Programaren kolaboratzaile diren establezimenduen arteko ikerketa kualitatiboa egin du Siadecok. Ondoko hauek dira bertan aztertu diren gai nagusiak:

- Ekimenaren notorietate eta funtzionamenduarekin zerikusia duten alderdiak.

- Gazteentzat nahiz establezimendu kolaboratzaileentzat Gazte Txartelak dituen alderdi positiboak eta hobetu beharrekoak (beti ere, establezimenduek emandako informazio kualitatiboan oinarrituta)

- Establezimendu kolaboratzaileen inguruan gazteei helarazten zaien informazioari buruzko pertzepzioak hala nola publizitate eta sustapenerako erabiltzen diren euskarri eta kanalei buruzkoak.

- Praktikan Gazte Txartelak establezimeduetan daukan erabilera, honakoak aztertuz besteak beste: gazte txartelen bidezko salmentak, Gazte Txartela erabili ahal izateko gehienezko adina 26 urtetik 29ra igotzea, establezimenduek bere bezero gazteen artean egiten duten Gazte Txartelaren sustapena, establezimendua Gazte Txartela egitasmoaren partaide dela adierazteko erabiltzen den eranskailu publizitarioaren inguruko iritziak, gazteaukera atariaren ezagupena eta erabilera-maiztasuna...

- Gazte Txartela egitasmoaren etorkizunari begirako erronkak

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2279/eu/