eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Udalsarea 21 foroaren barnean Siadecok 24 Udal Ekobarometro landu ditu.

26-07-2008

Udalsarea 21 foroaren barnean Siadecok 24 Udal Ekobarometro landu ditu.
Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE) enkarguz, Siadecok, Udalsarea 21 ekimenean parte hartu eta 15.000 biztanletik gora dituzten 24 udalerritako Ekobarometroak landu ditu.

Udalerri hauen artean, hiru lurralde historikoetako hiriburuak: Bilbo, Gasteiz eta Donostia. Ekobarometroa landu duten gainerako udalerriak, honakoak: Amorebieta, Arrasate-Mondragón, Basauri, Bermeo, Durango, Eibar, Erandio, Ermua, Errenteria, Gernika, Getxo, Hernani, Irun, Leioa, Laudio, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa eta Zarautz

Ekobarometroek udalentzat oso baliagarria den informazioa biltzen dute, tokian tokiko gai desberdinen inguruan herritarrek dituzten iritziak islatzeaz gain, udalerri bakoitzeko herritarrek sumatutako behar nagusiak detektatzen baitituzte. Horretaz gain, oso garrantzitsua gertatzen da inkesta bidez lortutako informazioak, Tokiko Agenda 21eko Adierazleak kalkulatzeko aukera ematen duelako. 2008ko Udal Ekobarometro bakoitza, ondorengo eduki-ardatzen inguruan egituratzen da: alderdi metodologikoak, herritarren gogobetetze-maila tokiko komunitatearekiko, alderdi sozial eta ekonomikoan pertzibitutako gabeziak eta lehentasunak, eremu publiko irekiak eta zerbitzuak udalerrian, ingurumen ikuspegitik pertzibitutako gabeziak eta lehentasunak, tokiko mugikortasun adierazleak, hondakinak, aldaketa klimatikoa, kontsumo-ohiturak, ingurumenaren egoeraren bilakaera eta udal ekimenak, ingurumenak erabaki politikoen prozesuan duen pisua, Tokiko Agenda 21 eta herritarrek parte hartzeko foroak, eta ondorioak.

Ekobarometro hauek ikuspegi konparatiboa txertatzen dute, zentzu bikoitzean: batetik, udal bakoitzeko datuak, 2008. urtean EAE mailan egindako Gizarte Ekobarometroko datuekin konparatzen dira, eta bestetik, 2003. urtean Udal Ekobarometroa egin zuten udalerrien kasuan, aurtengo datuak orain 4 urtekoekin konparatzen dira.