eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Euskara sustatzeko dirulaguntza deialdien azterketa egin du Siadecok

18-09-2008

Euskara sustatzeko dirulaguntza deialdien azterketa egin du Siadecok

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz egin du Siadecok ikerlan hau eta helburua, euskararen sustapenerako Euskal Autonomia Erkidegoko toki, lurralde eta herri-erakunde desberdinek egiten dituzten dirulaguntza deialdiak ezagutu eta aztertzea izan da. Hizkuntza normalkuntzarako eta euskararen sustapenerako erakunde desberdinetatik egiten diren dirulaguntza deialdien mapa osatua eskaintzen du beraz ikerlan honek eta lantresna baliagarria da aurrera begira erakunde arteko elkarlana abian jarri eta hizkuntza normalkuntzaren eremu desberdinetarako bideratzen diren dirulaguntzetarako irizpideak finkatu eta dirulaguntza politika bateratuak abian jartzeko.