eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu dira

19-06-2008

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu dira

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean 2006. urtean egindako Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak eta datuak ezagutzera eman dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako eta Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek. Azken Inkesta Soziolinguistiko horretarako Iparraldean egin beharreko landa-lana Siadecok egina da, guztira 2.000 inkesta eginez. Ezaugarri horietako lan bat Iparraldean egiten duen hirugarren aldia bada Siadecorentzat, lehendabizikoa 1987an egin baitzuen, bigarrena 1991ean eta azkena orain bi urte, 2006ean.