Revue
Informations
Euskararen erabilera errealari buruzko neurketak egin ditu Siadecok Irunen
17-05-2017

Euskararen erabilera errealari buruzko neurketak egin ditu Siadecok Irunen.
Siadecok Irungo Udalarentzat egindako proiektu honetan, zuzeneko behaketa bidezko hiru neurketa mota egin dira:
- Euskararen ahozko erabilera errealaren neurketa hiriko espazio publikoetan (kaleak, plazak...)
- Euskararen ahozko erabilera errealaren neurketa Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako Irungo ikastetxeetan.
- Irungo kaleetako euskararen erabilera idatziaren edo hizkuntza paisaiaren neurketa.