eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Articles

Tourner

Euskal Gazte Lankideen Bizi-ibilbideen Hitzaurrea

03-12-2007 - Auteur: José María Sánchez Carrión

Euskal Gazte Lankideen Bizi-ibilbideen Hitzaurrea

Bizi+Hitza Fundazioaren adeitasunez

Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak urtero antolatzen dute Euskal Gazteria Lankidea izeneko egitaraua. Egitarauaren helburu nagusia, bertan parte hartzen duten gazteen sentsibilitate pertsonala sustatzea da, garatze bidean deituriko herrialdetan lankidetza eta garapen bizipen errealak bizitzeko aukera emanez.

2004. urtean, azterketa sakon baten ondorioz, Siadecok egiaztatzen du Egitarau honek, bertan parte hartzen duten gazteak sentsibilizatzea lortzen duela hein handi batean; baina era berean sentsibilizazio pertsonal horrek, gizartearen sentsibilitatea ez duela behar adina atzeraelikatzen ere antzematen da, hots, ez duela gizartea lankidetza eta garapena bezalako kontzeptuetara hurbiltzen.

Ez atzeraelikatzearen arrazoi nagusia zera da: gazte lankidearen bizipena isolatuta geratzen da sozialki, norberaren "anekdotarioan" atomizatuta geratzen da, besteei komunikatzeko sentsazioa besterik ez duelako. Bizipenak ez du gizartean iraunkorrak diren balioekin konektatzen, eta puntuala eta galkorra bilakatzen da.

Siadecok egindako proiektu honetan garatzen diren hausnarketak eta azterketak, bizipen ororentzat komuna den zentzua bilatzea dute xede. Zentzu honek bizipena gaitasun logikoarekin aztertu, interpretatu eta adierazteko aukera eskainiko du, lankidetza eta garapenaren hizkuntza unibertsalean; eta gainera, aurretiaz aipatu dugun isolamendua gainditzeko aukera emango du. Siadecoren ohiko kolaboratzailea den José María Sánchez Carrión Hizkuntzalaritzan doktoreak, proiektu honen hitzaurrean idatzitakoen artean, honako hau dio lan honi buruz: "soberan betetzen ditu, zalantzarik gabe, XXI. mendean izango diren komunikazio korapiloetako bi identifikatu eta zeharkatzeko funtzioa: lankidetza eta garapena. Honela, gizarteak oro har eta Euskal Gazteria Lankidea egitarauak zehazki, honaino iritsi arte egin duen bidea ulertzeko aukera ematen du. Baina ez hori bakarrik, eta hau du alderdirik interesgarriena. Lan honek lortutakoa disolbatu egiten du imajinazioari zabaltzen zaion bidaiak suposatzen duen amets handiago batean, helmuga zela uste genuen lekura iritsi, eta leku hori horizontea zabaltzen den bidegurutzea besterik ez dela ohartzen garenean".