eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Aldizkaria

Argitalpenak

2001

Euskara lau haizeetara

Liburuxka hau Siadecok egina da, Lazkaoko Udalak egindako eskaerari erantzunez. Izaera sentsibilizatzailea duen argitalpen honen bitartez, euskararen erabilera errealaren inguruan herrian bildutako datu nagusiak zabaldu nahi dira. Datu horiek Siadecok jaso eta aztertutakoak dira, berak sortutako neurketa metodo ezaguna aplikatuz, behaketa zuzena ez parte hartzailearen teknika zehatz batean oinarritzen dena.

2001

2001eko Ekobarometro Soziala

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egindako argitalpena, Siadecok landutako ikerketa zabalago baten elementu aipagarrienen laburbilduma da. Edukiaren ardatzak, honakoak: ingurumenari buruzko kontzientziazio maila, ingurumenaren egoeraren bilakaera eta eragile desberdinek egindako jarduerak, ingurumenaren inguruko informazio maila, ingurumenarekiko konpromisoa, ingurumena babesteko inplikazio pertsonala, kontsumoa eta ingurumena, ingurumenaren inguruan proposatutako irtenbideak, eta hiritarren tipologia ingurumenaren ikuspegitik.

2000

Gipuzkoako gazteriari buruzko ikerketa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak egindako argitalpenak, Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak Siadecori esleitutako lana biltzen du. Ondorengo alderdiak aztertzen dira bertan: Gipuzkoako gazteen (15-29 urte) ezaugarri demografiko nagusiak, gazteen soslaia, esparru pertsonal eta familiarra, ohiturak eta jarrerak, gizarte-balioak eta erlijiozkotasuna, gizarte-harremanak eta integrazioa, eta iritzi politikoak.

2001

Tolosako Abastos Merkatuaren Diagnostikoa eta Jarduera Proposamenak

Tolosako Abastos Merkatuari buruz Siadecok eginiko ikerlanaren ondorio nagusiak era bisualean, modu erakargarrian  nahiz didaktikoan zabaltzeko informazio izaerako dokumentu bat landu zuen Siadecok. Bertan, era oso laburtu batean jasotako alderdiak ondorengoak dira: helburuak, edukiak, daturik adierazgarrienak, merkatuaren egoera arkitektonikoa, gune sozio-komertzial berri baterako proposamena, bere kokapen-estrategia (irudi bereizgarria), ezarpenerako proposamena, proposamen arkitektonikorako alderdiak, gune berriko bezeriarentzako zerbitzuak, komunikazio estrategiak, kudeaketa ereduari buruzko planteamenduak eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzierorako Plana.

1999

Euskararen erabilera erreala Andoainen

Euskararen erabilera errealaren inguruan Andoainen, "Siadeco metodologia" erabiliz, egindako neurketen emaitzak eta bere bilakaera, modu sintetikoan eta grafikoan herritarren artean zabaltzeko, Andoaingo Udalaren enkarguz, Siadecok argitaratutako liburuxka da. Bertan, metodologiari buruzko argibideak eta bideratutako neurketaren ezaugarri teknikoak ere biltzen dira. Honela, neurketa egitaratua, ezkutukoa, pertsonala, fokalizatua, naturala, zuzena, ez partehartzailea, anitza eta iraupen mugatukoa dela gogorarazten da. Eta laginaren diseinua aldiz, sistematikoa, espaziala, denborazkoa eta interbalozkoa.

1998

Zarauzko Gazteria

1997. urtean, Siadecok Zarauzko gazteriari buruzko bi ikerketa egin zituen: bata kualitatiboa eta bestea kuantitatiboa. Argitalpen hau, 15 eta 29 urte arteko 600 gaztek osatutako lagin adierazgarri bati egindako inkestaren emaitza nagusietatik abiatuta, Zarauzko Udalak egindako eta editatutako laburpen txiki bat da. Bertan honako gaiak agertzen dira: gazte biztanleriaren egitura, jarduera, udalerriari buruzko irudia, aisialdia, tabakoa, alcohola eta bestelako substantzien kontsumoa, parte hartzea, etxebizitza, gaztelekua, Udalarekiko harremanak, etab.

1997

Gipuzkoako gazteentzako ekipamendu plangintzarako jarraibideak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Departamentuak eskatuta Siadecok 1995ean gazte ekipamenduen plangintzan laguntzearren egindako ikerlanetik abiatuz geroztik egindako azterketa baten emaitzak jasotzen dituen argitalpena da, 1997koa. Gida modura laguntza bikaina eskaintzen du gazte ekipamendu bat sortzeko garaian kontuan hartu behar diren elementuak eta estandarrak zehazterakoan.

1997

Errenteriako gazteak eta euskara

Errenteriako Udalaren argitalpen hau, Siadecok bertako gazteen artean euskararen egoera aztertzeko egindako ikerketaren laburpena da. Hona hemen argitalpenaren atal nagusiak: euskararen ezagupena Errenteriako gazteen artean; euskararen erabilpena Errenteriako gazteen artean; euskararekiko iritzi eta jarrerak; ondorioak.