eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Aldizkaria

Argitalpenak

2006

"Irun= 2 + 1. Combíen de langues dakizkizu? Muchas. Gracias"

Irungo Udaleko Euskara Arloaren eskariz 2005. urtean, Irungo merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetan euskararen erabilera sustatzeko "Irun=2+1" egitasmoa martxan jarri zuen Siadecok. Proiektu horretan, hiriko establezimenduetara katalogo bat zabaltzen da, Udaleko Euskara Arloaren hizkuntza normalkuntzarako zerbitzu eta material eskaintza establezimenduetan aurkezteko erabiltzen dena. Horrezaz gain, dendari nahiz bezeroen hizkuntza sentsibilizaziorako ekimenak ere bideratu dira, komunikazio euskarri desberdinak erabiliz.

2006

Ulerbide - Enpresen hizkuntza normalkuntzarako aholkularitza

Enpresen hizkuntza gestiorako eta euskararen sustapenerako metodologia propio bat landua dauka Siadecok. Metodologia horren aplikazioetako bat da ULERBIDE proiektua, eta hizkuntza normalkuntzarako enpresetako arduradun eta eragileei begira bideratutako komunikazio faseetan erabiltzen diren euskarrietako bat da hemen aurkeztutakoa.

2005

Blagan nere erara goazimizia

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren enkarguz, gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko komunikazio kanpaina bat diseinatu eta garatu zuen Siadecok 2005 urtean. Hizkuntza sentsibilizaziorako erabilitako euskarrietako bat da, gazteen artean zabaldutako "Blagan NERE ERARA goazimizia" postala.

2005

Hernani: Indar Komertziala

Liburuxka hau Siadecok argitaratzen du, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren esleipenari erantzunez, Siadecok egindako Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren (MIPB) dibulgaziozko sintesi modura. Argitalpen honen bidez, MIPB egiteko prozesua bukatzen da eta txikizkako merkataritza sustatzeko erantzukizuna duten eragileen artean lan honen komunikazio eta dinamizazio faseari ekiten zaio. Zehazki, liburuxka honen bidez, Hernaniko merkataritza eskariari nahiz eskaintzari buruzko datu adierazgarriak ezagutzera ematen dira. Horrez gain, herriko jarduera komertziala biziberritzeko egindako proposamen laburpena ere agertzen da, eragin esparru desberdinetan: hirigintza komertziala, formazioa eta profesionalizazioa, animazio eta komunikazio komertziala, merkataritza alorreko asoziazionismoaren sustapena...

2005

Soreasu proiektua. Azpeitiko kultur proiekturako ekipamendu baten diseinurako proposamenak

Laburpen-txosten honetan, Azpeitiko udalerriko kultur eta gizarte dinamika suspertzeko funtsezkoa kontsideratzen den ekipamendu berri baten diseinuaren inguruan landutako proiektu askoz zabalago baten sintesia egiten da. Laburpen honetan, oso modu sintetiko eta grafikoan, ondorengo alderdiak lantzen dira: udalaren identifikazio ezaugarriak, Azpeitiko dinamika soziokulturalaren diagnostikoa (eskaintza eta eskaria), Azpeitiko kultur ekipamenduen diagnostikoa, Soreasu hiri-eremuaren azterketa eta eremurako dauden helburu urbanistikoak, herrian proiektu soziokulturala garatzearen helburuak eta agertutako posizionatze estrategiak,  Soreasu eraikinarentzat egindako bi alternatiba arkitektonikoen azterketa sakona, eta azkenik proiektuaren inbertsio eta kudeaketa ekonomikorako planak.

2005

Euskal gazte lankideen bizi-ibilbideak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Kirol Sailordetzaren Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzaren enkarguz, Siadecok egindako argitalpena da. Bertan, Euskal Gazteria Lankide programan parte hartu duten gazteen, proiektuen eta GGKEen ezaugarriak aztertu eta tipologiak eraiki ondoren, bizipenaren intentsitatearen neurketarekiko hurbilpena egiten da ("osmosi" efektuaren neurketa). Garapena eta lankidetza kontzeptuak operatibizatzeko interpretazio kodeak ere planteatzen dira, eta azkenik, garapen-lankidetzan fase berri bat sor dadin "probokatu", eta Euskal Gazteria Lankidea Programa hobetzeko hainbat iradokizun egiten dira.

2005

Tolosaldeko turismoko plan estrategikoaren laburpena

Tolosaldea Garatzen Eskualdeko Garapen Agentziak argitaratua, Siadecok landutako Tolosaldeko Turismoko Plan Estrategikoa zabaldu eta dinamizatzeko helburuarekin egindako laburpena da. Bertan, honako alderdiok lantzen dira: turismo iraunkorrak dituen onurak bilatuz, Tolosaldeko eskualdearen kokapena eta komunikaziorako oinarrizko azpiegiturak, turismo eraginkorrerako bideak (Santiago bidea eta eskualdeko Bidegorria), eskaintza turistikoa (enplegua, ostatuak eta okupazio maila), baliabide turistikoak, atrakzio turistikoaren egitura, kate turistikoa, eskaria (bisitarien soslaia, jatorria, baliabideen balorazioa, alojamendu gastuak), AMIA azterketa eta arrakastaren giltzarriak, misioa eta helburu estrategikoa, eta azkenik, jarduera-eremuak eta proposamenak.

2004

2004ko Eskualde eta Udal Ekobarometroak

Arratiako, Enkarterrietako, Urola Garaiko eta Deba Behereako eskualde ekobarometroak eta Alonsotegi, Amurrio, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Donostia, Erandio, Gordexola, Laudio, Legazpi, Oiartzun, Santurtzi, Tolosa eta Zarauzko udal ekobarometroak IHOBEk argitaratu zituen, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, alegia. Guztiak Siadecok landutakoak dira. Argitalpen hauetan aztertutako gai nagusiak, honakoak: tokiko komunitatearekiko herritarrek duten asebetetze maila, udalerrian eskura dituzten zona publiko irekiak eta zerbitzuak, ingurumenari buruzko informazioa, mugikortasuna eta garraioa, hondakinak eta kontsumoa, eta azkenik, ingurumenaren aldeko proposamenak eta neurriak eta adierazleak.