eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Aldizkaria

Argitalpenak

2010

EAEko kultura aurrekontu eta finantzaketa publikoaren estatistika

Lan honen helburua jarduera eta baliabide kulturaletara zuzendutako aurrekontu publikoen inguruko informazioa ematea da, eta organismo publikoetan sortzen den enplegu kulturalari buruzko datuak ezagutaraztea.

Gastu kulturalaren inguruko informazio bilketa modu zuzenean burutu da administrazio publikoetan (administrazio autonomikoan, administrazio foraletan eta herri-administrazioetan), izaera kulturaleko organismo autonomoetan eta nagusiki euren jarduera kultura-esparruan garatzen duten eta administrazio publikoen parte hartzea %100ekoa den sozietate publikoetan. Datuak 2008 urteko aurrekontu likidatuei dagozkie (erreferentzia aldia urte naturala izanik).

Azpisektore kultural hauek aztertu dira: Ondarea eta Arkeologia, Liburutegiak, Artxiboak, Museoak, Antzerkia eta dantza, Musika, Ikusizko Arteak, Zinema eta ikus-entzunezkoak, Literatura eta Edizioa, Kultura-ekintza, Bertsolaritza, Jaiak eta Herri kultura, Zuzendaritza eta Zerbitzu orokorrak eta Komunikabideak.

2010

Zestoan, uste baino gehiago

Zestoako herri Merkataritza Biziberritzeko Plangintza orokorraren barruan, herritarrak informatzea eta sentsibilizatzea helburu duen liburuxka argitaratu da. Liburuxka honetan, Siadecok egindako ikerketan bildu diren eskaintza, eskaria eta merkataritza-fluxuen inguruko datuen berri ematen da eta Zestoako etorkizun sozio-komertzialaren erronka, lan-esparru eta ekintzen inguruko informazioa ere biltzen da. Zestoarrak merkataritza eta ostalaritza sektoreari, eta bide batez herriari, bizia ematera animatu eta plangintzarekiko jarrera aktiboak piztea da argitalpen honen helburua.

2009

Merezi duelako!. Euskararen familia bidezko transmisioa Irunen

Siadecok egin eta Irungo Udaleko Euskara Sailak argitaratutako publikazio bat da hau: batetik, euskararen familia bidezko transmisioari buruz hirian egindako ikerlanaren laburpen bat eskaintzen da eta bestetik, seme-alaben prestakuntzarako gai honek duen garrantziaz sentsibilizatu eta informatu nahi dira gurasoak. Era berean, euskaren familia bidezko transmisioa optimizatzeko abian jarri diren zerbitzu eta laguntzen berri ematen da.

2009

Ba ote dakigu non bizi zaren?. Zarauzko Gazteak -2009

Zarauzko gazteen iritzi eta beharrei buruz Siadecok egindako ikerketa soziologiko aplikatuaren laburpena argitaratu du Udalak.

Helburua lehendabiziko diagnostiko global bat egitea zen, zeinak oinarrizko lan tresna izan beharko lukeen gazteentzat oso garrantzitsuak diren arazo eta alderdi zehatzetan sakontzeko: enplegua herrian bertan, etxebizitza, gazteei zuzenduriko eskaintza soziokulturalaren eta ekipamenduen plangintza, parte hartze soziala, Udalarekiko harremanak, etab

Egindako azterketa gazteei zuzendutako zerbitzuak, ekintzak eta jarduerak baloratu, egokitu eta berriak proposatzeko oinarrizko lan tresna da.

2008

Gasteko

Hizkuntza zerbitzuen katalogo hau, Siadecok diseinatu eta argitaratutakoa da eta Gasteizko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean, euskararen erabilera sustatzeko sortu den Gasteko proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hau Gasteizko Udalak bultzatutakoa da. Katalogo honetan, hiriko harreman komertzialetan euskararen presentzia errazteko asmoz, bertako establezimenduei eskaintzen zaizkien produktu eta zerbitzuak erakusten dira.

Zehazki honakoak dira eskaintza horren nondik norakoak: testu komertzialen itzulpena eta edizioa, merkataritzari begira diseinatutako komunikazio euskarri desberdinak, euskara ikasteko laguntzak, sektoreen araberako 8 hiztegi, kanpoko errotulua aldatzeko diru laguntzak eta hizkuntza aholkularitzarako zerbitzu pertsonalizatua

2008

Ekobarometro Soziala 2008. EAE-ko herritarrek ingurumenari buruz egiten duten balorazioa

Argitalpen hau, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren menpe dagoen IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak editatua da, Siadecok egin duena. Bertan, EAEko biztanleriak ingurumenari buruz dituen iritzi eta jarrerak ezagutzeko egindako ikerketa zabal baten ondorioak jasotzen dira.

Argitalpen honetan, ikuspegi konparatu bikoitza aurki daiteke: batetik, ahal denean, EAEko datuak Europar Batasunekoekin eta bertako herrialde desberdinetan jasotakoekin alderatzen dira. Bestetik, EAEko bilakaera erakusten du, ahal denean 2008ko datuak, Siadecok 2004 eta 2001eko Ekobarometro Sozialetan jasotakoekin alderatzen direlako.

2008

2007ko industria-ekobarometroa. Euskal enpresen ingurumen-jarrera eta -konpromiso

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren IHOBEk, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, argitaratuta, Siadecok egindako lana jasotzen duIndustria Ekobarometroa egiteko arrazoia, ingurumena kudeatzeko ardura duten eragileek, euskal industria sareak ingurumenaren inguruan dituen iritziak, jarrerak eta portaerak modu fidagarri eta objektiboan eskainiko dizkion informazio-basea izateko duten beharrean oinarritzen da. Informazio-base hau oso tresna lagungarria izango baita egoera baloratu eta gutxika ingurumenaren aldagaia txertatzen joango den portaera enpresariala sustatzera zuzendutako ekimenak martxan jartzeko. Industria Ekobarometroa "Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen-Estrategia (2002-2020). Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru-Programaren (2002-2006)" barnean kokatzen da, bertan zehazten baita Industria Ekobarometroa nahiz Gizarte Ekobarometroa ere periodikoki hartzeko konpromisoa.

2007

Mungia: hiri komertziala

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskariz Siadecok argitaratutako liburuxka da. Bertan, Mungiako Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren (MIPB) barruan, Siadecok egindako diagnostiko eta plangintza faseetako aspektu nagusiak jasotzen dira, modu dibulgatiboan. Hain zuzen ere, merkataritza eskaintzari nahiz merkataritza eskariaren erosketa ohitura eta fluxu komertzialei buruzko informazio sintetikoa eta bisuala eskaintzen da, eta azkenik, Mungiako txikizkako merkataritza sektorea biziberritzeko 10 proposamen egiten dira.