eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

3. Standa: Soziolinguistika

Itzuli

Bilboko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko plana: Biribilko egitasmoa

Urtea: 2007 - Bezeroa: Bilboko Udala

Bilboko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko plana: Biribilko egitasmoa

Bilboko Udaleko Euskara Sailaren enkarguz, Siadecok Bilbo hiriko merkataritza sektorean euskararen biziberritze prozesurako eta hizkuntza normalkuntzarako diseinatu eta 2007. urtean abian jarritako egitasmoa da. Plangintza honek 2006. urtean egindako diagnostikoan du oinarria, hortik abiatuta zehaztu ahal izan direlako plangintzaren xedea eta lehentasunezko helburuak. Diagnostikoaren fasean egindako lanak biltzen dituen atalak dira besteak beste: Bilboko merkataritza sektorearen egoera sozioekonomikoa, eskari komertzialaren azterketa soziolinguistikoa, eskaintza komertzialaren azterketa soziolinguistikoa eta sektorea oro har hartuta, hizkuntza egoeraren adierazleak eta faktore kualitatiboak. Bigarren fasean, plangintzaren diseinuarenean alegia, 4 urteko plangintza aldi baterako helburuak eta egitekoak zehazten dira eta "Biribilko" egitasmoa izatera pasatzen da. Siadecok "Biribilko" proiekturako zehaztutako plangintzaren atalak ondorengoak dira: diagnostiko estrategikoa eta planaren misioa, egitasmoaren helburu eta ardatz estrategikoak, jarduera arloak eta ekintzak, aurrekontuak, eragileak eta epeak.

Bezeroaren webgunea bisitatu