eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

6. Standa: Gizarte Ongizatea

Itzuli

Mendekotasunaren prestazio ekonomikoen eraginari buruzko ikerketa kualitatiboa Gipuzkoan

Urtea: 2012 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Mendekotasunaren prestazio ekonomikoen eraginari buruzko ikerketa kualitatiboa Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuaren eskaerari erantzunez, Siadecok, Mendekotasun Legearen prestazio ekonomikoen eragina aztertzeko ikerketa kualitatiboa burutu du. Ikerketa honen bitartez, mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten arreta eta zainketaren kalitatean prestazio horiek izan duten eragina kualitatiboki baloratu nahi izan da, eta baita ere, euren familien bizi kalitatean.
Horrela, gai honen inguruko erabakiak hartzerakoan Foru Aldundiak ikerketa honen laguntza teknikoa izango du. Lan hau bideratzeko, mendekotasunaren eremuko eragile nagusien iritzi eta balorazioak jasotzeko metodologia kualitatiboa aplikatu da. Hain zuzen ere, Gizarte Politikako Departamentuak, Udaletako Gizarte Zerbitzuek eta prestazioak jasotzen dituzten Gipuzkoako hainbat familiek osatutako lagin estrategiko baten balorazioak bildu eta aztertu dira.

Bezeroaren webgunea bisitatu