eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

3. Standa: Soziolinguistika

Itzuli

V. Inkesta Soziolinguistikoa EAEn, Nafarroan eta Iparraldean

Urtea: 2012 - Bezeroa: Eusko Jaurlaritza

V. Inkesta Soziolinguistikoa EAEn, Nafarroan eta Iparraldean

Eusko Jaurlaritzak V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu; Siadeco arduratu da inkesta honetarako landa-lana egiteaz.EAE, Nafarroa eta Iparraldeko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak.
Inkesta soziolinguistikoaren unibertsoa, euskal lurraldeetako 16 urte edo gehiagoko herritarrek osatzen dute (2.650.000 pertsona, gutxi gorabehera).
Landa-lana Siadecok egin zuen, 2011ko ekaina eta abendua bitartean. Erabilitako teknika, telefono bidezko elkarrizketarena izan da. Denera 7.800 pertsona inkestatu dira; 4.100 pertsona EAEn, 2.000 pertsona Iparraldean eta 1.700 pertsona Nafarroako Foru Erkidegoan. Informazioa biltzeko erabilitako metodo gisa, galdeketa egituratu eta itxia erabili da.
V. Inkesta Soziolinguistikoak lau alor hauek jorratzen ditu: herritarren hizkuntza gaitasuna, hizkuntza transmisioa, euskararen erabilera hainbat esparrutan (etxean, lagun artean, lanean eta testuinguru formaletan) eta euskararekiko jarrera.
Inkesta soziolinguistikoa bost urtez behin egiten den ikerketa da, eta hauxe izan da orain arte egin den bosgarrena. Honela beraz, inkestak euskararen egungo egoera zein den azaltzeaz gain, azken hogei urtetako bilakaera ezagutzeko aukera ere eskaintzen du.

Bezeroaren webgunea bisitatu