eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

3. Standa: Soziolinguistika

Itzuli

Hizkuntza komunikazioaren inguruko azterketa Donostiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan

Urtea: 2012 - Bezeroa: Donostiako Udala

Hizkuntza komunikazioaren inguruko azterketa Donostiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren enkarguz, hiriko 7 zonatako (Erdigunea, Alde Zaharra, Gros, Antigua, Amara, Egia eta Altza) 10 kaletan (Urbieta, Hondarribia, Garibai, Fermin Calbeton, Secundino Esnaola, Matia, Madrid, Antso Jakituna, Karmengo Andre Maria eta Larratxo) kokatutako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalen establezimenduetan hizkuntza komunikazioari buruzko ikerketa egin du Siadecok.
544 establezimenduren eta bertan lan egiten duten 1773 pertsonen inguruko informazioa bildu da. Besteak beste, ondorengo gaiak jorratzen dira:
- Establezimenduen hizkuntza paisaia.
- Establezimenduetan lan egiten duten pertsonen hizkuntza gaitasun maila.
- Bezeroekin komunikatzeko garaian hizkuntza desberdinei emandako garrantzia (gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa).
- Hizkuntzen ahozko eta idatzizko erabilera, batik bat euskararen erabilera.

Bezeroaren webgunea bisitatu