eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

1. Standa: Soziourbanismoa

Itzuli

Ordiziako hiri-biziberritzerako programa integratua

Urtea: 2004 - Bezeroa: Ordiziako Udala

Ordiziako hiri-biziberritzerako programa integratua

Ordiziako Hiri-Biziberritzerako Programa Integratuak, izaera soziourbanistiko nabarmena du, eta Ordiziako Udalak egindako hainbat ikerketa eta egitasmotan oinarritzen da. Horien artean azpimarratzekoa, Siadecok 2003. urtean egindako Plan Estrategikoa.

Ordizia, suspertu eta mantendu beharreko ingurune naturalean kokatzen da, dimentsioz nahikoa txikia da, bere hiri-bilbearen eta hirigintza ondarearen ezaugarriek erdi-aroko gunea baldintzatzen duen hein handi batean, bere jarduera sozioekonomikoa merkataritza-azoka jarduerari eta zerbitzuen sektoreari lotuta egon ohi da,...

Horrek guztiak biziberritze sozioekonomikoa suspertzeko garaian, hirigintzarekin loturiko jarduerek pisu handia hartzea eragiten du. Izan ere, jarduera horiek hainbat arazo zehatzei modu sinergikoan konponbidea ematen laguntzen dute (arazo sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak, etab.), eta kohesio ekonomikoa, soziala eta lurralde kohesioa susta dezakete. Alderdi honetatik, Ordiziako Hiri-Biziberritzerako Programa Integratuak herriko oinarrizko azpiegiturekin loturiko jarduerak proposatzen ditu. Honakoen inguruan zehazki: antolamendu eta birgaitze azpiegituren inguruan, gizarte eta osasun azpiegituren inguruan, eta aisialdi eta kultura azpiegituren inguruan.

Bezeroaren webgunea bisitatu