eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

3. Standa: Soziolinguistika

Itzuli

Zundaketa eta komunikazioa Bilboko txikizkako merkataritzari

Urtea: 2012 - Bezeroa: Bilboko Udala

Zundaketa eta komunikazioa Bilboko txikizkako merkataritzari

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Bilbao Ekintza udal sozietate publikoarekin elkarlanean sustatzen duen Biribilko proiektuaren barnean, Siadecok zundaketa eta komunikazio prozesu bat burutu du Bilbo hiriko 4.300 txikizkako merkatarien artean.
Bilboko merkataritzari zuzendutako prozesu honen helburu nagusienetakoak, honakoak:
- Biribilko egitasmoaren hiriko txikizkako merkataritzari buruzko datu basea eta direktorioa eguneratzea.
- Hizkuntza paisaia aztertzea, establezimenduen errotulu komertzialetan oinarrituta.
- Egun merkataritza sektorean lan egiten duten pertsonen euskararen ezagupen maila eta euskara sustatzeko duten interes maila ezagutzea.
- Bezeroekiko harremanean euskaraz egin dezaketen establezimenduak detektatzea.
- Biribilko 2012-2013 ikastaroen inguruko informazioa azaldu, banatu eta ikastaroetan matrikulatzeko interesa agertzen duten establezimendu eta merkatariak identifikatzea.
- Biribilko egitasmoaren web orria elikatzeko informazioa jasotzea.

Bezeroaren webgunea bisitatu