eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

2. Standa: Sozioekonomia

Itzuli

Durango eta Durangaldeko Enplegu Planak

Urtea: 2012 - Bezeroa: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Durango eta Durangaldeko Enplegu Planak

Eskualdeko Udalen enkarguz eta Durangoko Merindadeko Behargintzak (Eskualdeko Garapen Agentziak) sustatuta, Durango eta Durangaldeko (Abadino, Atxondo, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko Udalak hartzen ditu barne) enplegu planak egin dira.
Planak diseinatzeko, eskualdeko eragile sozio-ekonomiko nagusiak biltzen zituzten bi parte-hartze foro sortu ziren.
Diagnostiko fasea ondorengo alderdien inguruan egituratu da:
- Ezaugarri demografikoak, hala nola: biztanleriaren bilakaera, adin-egitura, jaiotze-tasak, hazkunde begetatiboa eta atzerriko biztanleria, eskolatze-maila.
- Jarduera, okupazio eta langabezi-tasak.
- Egitura ekonomikoa: egitura produktiboa, sortutako enplegua, industria, zerbitzuak eta lehen sektorea, berrikuntza eta I+G+b jarduera,
- Biztanleriaren baliabide ekonomikoak eta lan munduan txertatzeko arazoak dituzten giza-taldeak: biztanleko BPG eta errenta pertsonala, oinarrizko errentaren jasotzaileak, DBE eta EPO jasotzaileak, lan munduan txertatzeko arazoak dituzte giza-taldeak.
- Eragileak eta enplegu politikak: eragileak, ekintzak eta enplegu programak.
- Aztertutako esparru geografikoetan herritarren enplegarritasuna mugatzen dituzten faktoreak antzematea.
Plangintza fasea, ondorengo alderdiak landu dira:
- Enplegu Planen helburu eta lan-ildo estrategikoak zehaztea, ondorengo alderdien inguruan: enpleguaren sustapena sektore desberdinetako jarduerak eta enpresen lehiakortasuna bultzatuz; formazio eskaintzaren hobekuntza; giza-talde ahulenen gizarteratzea eta enplegarritasuna sustatzea; enplegurako baliabide eta zerbitzuen antolaketa eta hobekuntza.
- Aurretik zehaztutako lan-ildo estrategikoen inguruko proiektu zehatzei buruzko azalpena.
- Ekintza-Plana: ezaugarriak, publiko xedea, diru laguntzak jaso ditzaketen proiektu motak, enplegu planen ekintza-plana eta aurrekontuen inguruko ikuspegia.

Bezeroaren webgunea bisitatu