eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

4. Standa: Formazioa

Itzuli

Hezkuntza Curriculuma eta Gorputz Hezkuntzari buruzko ikerketa lana

Urtea: 2011 - Bezeroa: SOHAT eta COLCAFID

Hezkuntza Curriculuma eta Gorputz Hezkuntzari buruzko ikerketa lana

Siadecok Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak (SOHAT) eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatuen Euskal Herriko Elkargo Ofizialak (COLCAFID) sustatutako Hezkuntza Curriculuma eta Gorputz Hezkuntzari buruzko ikerlana burutu du. Ikerlan honetan oinarrizko hezkuntza sistemaren barruan Gorputz Hezkuntzaren arloari eman beharreko garrantzia eta eskaini beharreko gutxieneko ordutegiari buruzko iritzi bilketa zabal bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta hitzartuetako eskola kontseilu, artezkaritza kontseilu edo pareko erabaki organoetan parte hartzen duten zuzendari, guraso, irakasle eta ikasleetan. Siadecok ikerlana aurrera eramateko metodologia finkatzeaz gain eskola komunitateko kolektibo guzti horien iritziak, balorazioak eta ekarpena jaso eta aztertu ditu.