eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

3. Standa: Soziolinguistika

Itzuli

Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2011-2015

Urtea: 2011 - Bezeroa: Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2011-2015

Siadecok 2011-2015 epealdirako Donostiako Euskararen Plan Orokorra diseinatu du Euskararen Udal Patronatutik jasotako eskaerari erantzunez.

Proiektu hau bideratzeko erabilitako metodologiari dagokionez, batetik zeharkako informazioa jaso eta aztertu eta bestetik, zuzeneko informazioa biltzeko teknika desberdinak aplikatu dira informatzaile kualifikatuen panel zabal batean oinarrituz. Hain zuzen ere, gizarte-esparru desberdinetan jardun duten ordezkarien iritzi eta balorazioak aztertu dira. Horrez gain, Euskararen Aholku Batzordea osatzen duten ordezkarien ikuspegi eta proposamenak jaso dira. Era berean, Siadecoren eta Donostiako Udal Euskara Patronatuaren arteko koordinazioa eta elkarlana etengabeak izan dira proiektu osoan zehar.

Emaitza modura, Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2011-2015 osatu da. Plan honen edukiak, hiru ardatz nagusiren baitan antolatzen dira: 1. Donostiako testuinguru soziolinguistikoa (euskararen ezagutza, transmisioa, erabilera eta irudia); 2. 2001-2011 Euskararen Plan Orokorraren azterketa (sektoreak, ekintzak, aurrekontuak, plangintza eredua); 3. Planifikaziorako irizpideak eta 2011-2015 epealdirako helburuak (plangintzarako irizpideak, helburua, erronkak eta helburu zehatzak lan-ardatzen arabera, aurrekontuaren estimazioa).

Bezeroaren webgunea bisitatu