Erakusleihoa
10. Standa: Garapen Iraunkorra
Gipuzkoako Udaletako Tokiko Ekintza Planen ezarpen-mailaren ebaluazioa
Urtea: 2010 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak Siadeco enpresa kontratatu du Gipuzkoako Udaletako Tokiko Ekintza Planen ezarpen-mailaren ebaluazioa egiteko. Ebaluazio honen baitan, Tokiko Ekintza Planetan zehaztutako ekintza guztien ezartze-maila aztertzeaz gain Ekintza Planaren kudeaketa aktiboa sustatu da, bere ezarpena eraginkorra gerta dadin.
Horretarako, ebaluaziorako irizpide homogeneoak aplikatzea bermatzen duen Ebaluaziorako gida metodologikoa, eta Ekintza Planaren kudeaketa eta ebaluazioa errazten duen MUGI21 aplikazio informatikoa erabili dira, besteak beste. Guztira 25 udalerri eta eskualdeko 2 agentziatan egin da Tokiko Ekintza Planen ezarpen-mailaren ebaluazioa: Albaltzisketa, Alkiza, Arama, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Baliarrain, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Idiazabal, Irura, Legazpi, Orendain, Ormaiztegi, Villabona, Zarautz, Zestoa, Zumarraga, Debabarrena eta Goierri.