eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

3. Standa: Soziolinguistika

Itzuli

Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzko ikerketa kualitatiboa

Urtea: 2010 - Bezeroa: Arrasate Euskaldun Dezagun (AED)

Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzko ikerketa kualitatiboa

Siadecok, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartearen eskaerari erantzunez, Arrasateko udalerrian bizi diren 30-45 urte bitarteko herritarren artean euskararen funtzionamendua esplikatzen duten faktoreen inguruko azterketa kualitatiboa burutu du. Proiektuaren puntu garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Arrasateko udalerriaren testuinguru soziolinguistikoa
  • 30 eta 45 urte bitarteko Arrasateko herritarren artean, euskararen erabilera esplikatzen duten faktore kualitatiboak. Faktore hauen bereganatzea, ezagutza, erabilera, motibazioa eta sustapena
  • Zehaztutako dimentsioetan, faktore hauek duten funtzionamenduaren inguruan atzemandako arazoen berri ematen dugu, eta honekin batera, egoeraren oinarrizko diagnostikoa
  • Jarraian gure azterketa eredua planteatzen dugu eta egindako proposamen eta jarduera estrategien atzean dauden normalizazio postulatuak
  • Egoera espliakatzen duten faktoreak eta sintomatologia, eredu analitikoaren eta normalizazio printzipioen ikuspegitik landu ondoren, aztertzen ari garen herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko estrategikotzat jotzen ditugun helburuak eta lan ildoak aurkezten ditugu

Bezeroaren webgunea bisitatu