eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

4. Standa: Formazioa

Itzuli

Gipuzkoako Bidasoa Beherea eskualdean hezkuntza alorreko beharrak zein diren ikertu eta ikastolen zerbitzu-eskaintzari buruzko merkatu-ikerketa egitea

Urtea: 2009 - Bezeroa: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea eta Partaide Ikastolak

Gipuzkoako Bidasoa Beherea eskualdean hezkuntza alorreko beharrak zein diren ikertu eta ikastolen zerbitzu-eskaintzari buruzko merkatu-ikerketa egitea

Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen enkarguz Siadecok egindako ikerlan honen xede nagusia, Gipuzkoako Bidasoa Beherea eskualdean orain ez dagoen ikastola-proiektu berri baten bideragarritasun-maila aztertu ahal izateko merkatu ikerketa zabal bat egitea izan da. Horrekin batera, ikastolen sare osoari begira, plangintzarako nahiz orokorrean ikastolen proiektua sendotzeko baliagarria izan daitekeen informazioa ere eskaintzen du ikerlan honek. Informazio kuantitatibo eta kualitatiboa jasotzeko landa-lana egin da, eta horretarako, ikastola bateko eskari potentziala izan daitekeenaren lagin adierazgarri bat inkestatu da, hots, Bidasoa Beherean bizi diren 25-45 urte bitarteko herritarrekin osatutako lagin adierazgarria; herritar horien ezaugarri, iritzi eta hezkuntza-joera garrantzitsuenak ikertu dira.

Bezeroaren webgunea bisitatu