Erakusleihoa
2. Standa: Sozioekonomia
Zestoarako egitasmo soziokomertziala
Urtea: 2009 - Bezeroa: Zestoako Udala
Siadecok landutako proiektuaren izaera korporatiboa eta antolaketa finkatuko duten oinarrizko ezaugarriak honakoak dira:
- Zestoan eta Zestoarentzat propio landutako proiektua da: udalerriaren errealitateari egokituta diseinatu da, eta Zestoan eta bere errealitatean soilik gara daiteke.
- Proiektu sozio-komertzial bat da: interes sozial, ekonomiko eta komertzial iraunkorrak uztartzen ditu.
- Komunikazioan oinarritutako proiektua da: egitasmoan inplikatuta dauden eragileen artean, hartu-eman komunikatibo sakon eta egokia eskatzen du.
- Proiektu parte hartzaile eta praktikoa da: helburuak betetzeko, eragileen parte hartze planifikatua eta hauek egin beharreko inbertsioak ere beharrezkoak izango baitira.
- Proiektu tekniko eta profesionala da: bere izaera eta antolaketa mantentzeko, alde batetik borondatezko parte hartzea eta bestetik proiektuak exijitzen duen ezagutza teknikoa egoki uztartu beharko dira.
- Proiektu zabala da: bere izaera bikoitza dela eta -soziala eta komertziala-, bertan, modu zuzenean ala zeharka, udal errealitatearen oso alderdi desberdinak hartzen ditu barne: hirigintza, kultura, turismoa, etab.
- Proiektu objektibo eta bideragarria da: helburu ebaluagarria duen proiektua da, eta eskuragarri ditugun baliabideekin gauzatu daitekeen planteamendua.
- Proiektu bizia, dinamikoa eta zentzuzkoa da: guztion intereseko jarrera logikoa duen proiektua da, aldaketa eta berrikuntzetara irekita dagoena.
