eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

2. Standa: Sozioekonomia

Itzuli

Usurbilgo merkataritza indartzeko Plana

Urtea: 2009 - Bezeroa: Usurbilgo Udala

Usurbilgo merkataritza indartzeko Plana
Usurbilgo Udalaren eskariz herriko merkataritza eta ostalaritza indartzeko plangintza landu du Siadecok.

Burutu den diagnostikoak, besteak beste, honako alderdi hauek aztertu ditu: herritarren erosketa ohiturak zeintzuk diren, Urbil merkataritza guneak herri komertzio eta ostalaritzan zenbaterainoko eragina den, hirigintza komertzialaren arloan Usurbilgo erdiguneak zein indargune eta zein hutsune dituen, denda eta establezimenduen lehiakortasun-maila zenbatekoa den eta abar.

Burututako Planak datozen urteetarako jarraibideak eta estrategiak finkatzen ditu eta aldi berean, epe motz eta ertain batean, herriko merkataritza indartzeko egingarriak eta bideragarriak diren ekintza, baliabide eta eragileen planifikazio lan zehatza egiten du.

Bezeroaren webgunea bisitatu