Erakusleihoa
2. Standa: Sozioekonomia
Prozesu partehartzaile baten bidez Zarautzen Turismoaren Aholku Batzorde bat diseinatu eta planifikatzeko lan koadernoa
Urtea: 2009 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia
Lan koaderno honen elaborazioa, Turismo Aholku Batzordea osatuko duten eragile desberdinekin aurrera eramango den dinamika parte hartzaile eta atzeraelikadura prozesu batean kokatzen da. Lehen fasea, Udalarentzat oso garrantzitsua den alderdi batean zentratu da: abiatzeko oinarrizko dokumentuaren lanketan, hain zuzen ere. Ondoren, dokumentu hau udalerriko eragile turistikoekin alderatu, eta Batzordea bera martxan jarri beharko da. Zarauzko Turismo Sailak berak hartu ditu bere gain eginkizun hauek.
Dokumentu irekia da, eta lan koaderno gisa egituratuta dago. Helburua dokumentu hau ahalik eta adostasunik zabalenarekin definitzea dela kontuan izanik, landutako egitura honek inplikaturiko eragileen parte hartzea erraztuko du, -berau osatu eta proposamenak egiteko aukera eskaintzen baitu.
Koaderno hau gai-ardatz desberdinen inguruan egituratuta dago; denak oinarri-oinarrizkoak Turismoaren Aholku Batzordea parte hartze prozesu baten bidez sortu eta egituratu ahal izateko. Gai bakoitzerako, teknikoa den oinarrizko informazioa planteatu da, proiektuan zuzenean inplikaturik dauden eragileen motibazioa piztu eta informazio berria txerta dezaten eragin nahian.
