eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Erakusleihoa

11. Standa: Gizarte Iritzia

Itzuli

Ele aniztasunaren inguruko pertzepzioen ikerketa Gipuzkoan

Urtea: 2007 - Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Ele aniztasunaren inguruko pertzepzioen ikerketa Gipuzkoan

Ikerketa aplikatuko egitasmo hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalkuntza eta Sustapen Zerbitzuarentzat, Siadecok diseinatu eta kudeatutako TEKNIKARI programaren LABORATEGIko praktikekin lotuta dago.

Xedea, LABORATEGIari jarraipena "ziklo berri" bati ekinez ematea da, hots, ikerketa aplikatu esperimentaleko proiektua aurrera eramanez. Hori guztia, gainerako TEKNIKARI proiektuen bideragarritasuna kontuan hartuz, baina batik bat, informazioa herritarrengana hedatzea xede izanik, SORTUZ proiektuaren fase berri baten barnean.

Ikerketa aplikatu honek, Gipuzkoako herritarrek beraiek zuzenean emandako informazioa eskainiko digu. SORTUZ komunikazio espazio berriaren garapenak eskatuko duen barne (teknikari eta normalizazio eragileei zuzendutako) eta kanpo (edo Gipuzkoako herritarrei zuzendutako) komunikaziorako estrategiak diseinatu eta martxan jartzeko ezinbestekoa izango den informazioa, alegia.

Izaera kuantitatiboa duen ikerketa da, inkestatze metodoaren bidez egindakoa, Gipuzkoan bizi den 15 urte eta gehiagoko herritarren lagin adierazgarriari egindako galdekizun egituratua erabiliz. Izaera emergentea eta malgua du. Aztergaiak eta aldagaiak laborategian zehazten joan ziren, aztertzen ari garen lan hipotesien eta abiapuntuko azterketa ereduetatik abiatuz.

Ikerketa honen informazioa behin-behinekoa da, ustiaketa eta azterketa fasean aurkitzen baita oraindik. Informazio eta ikerketa berriak planteatzen baditu ere, (kualitatiboak, batik bat) oso zabala da eta komunikaziorako potentzial handia eskaintzen du.

Bezeroaren webgunea bisitatu