eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Magazine

News

Back

Siadecok Andoaingo Merkataritza Biziberritzeko Plangintza egin du (MIPB-PERCO)

26-10-2017

Siadecok Andoaingo Merkataritza Biziberritzeko Plangintza egin du (MIPB-PERCO)

Andoaingo Udalak eskatuta burutu den proiektu honek bi fase ditu:

 

  • Diagnostiko fasea: bertan Andoaingo egoera sozioekonomikoari buruzko datuak biltzen dira, baita merkataritza eta ostalaritza eskaria eta eskaintzaren azterketa sakon bat, biztanleriaren erosketa eta kontsumo ohituren inguruko azterketa eta fluxu ekonomikoei buruzkoa ere.
  • Andoaingo merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plangintza fasea: sei jarduera eremuren inguruko proposamen eta ekintzak jasotzen ditu plangintzak: Andoaingo merkataritza eta ostalaritza eremuaren antolaketa urbanistikoa hobetzea, merkataritza-dotazioa eta bere eszenatokia zabaldu eta hobetzea, komunikazio eta dinamizazio sozio-komertziala, sektoreko profesionalen prestakuntza eta birziklapena, merkataritza asoiazionismoa sustatu eta bultzatzea, eta eragileen sentsibilizazioa, artikulazioa eta inplikazioa. Azkenik, ekintza bakoitzerako exekuzio adierazleak ere definitu dira.

 

http://www.andoain.eus